Proiektu sozialetara bideratutako etxebizitzak eta lokalak

PROIEKTU SOZIALETARAKO ETXEBIZITZAK ETA LOKALAK ESKATZEKO PROZEDURA ABIARAZI DA

Prozedura irekita dago eta eskaerak Etxebizitza Sailburuordetzara bidali behar dira.

Irakurketa erraza ikusi

Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek proiektu sozialetarako etxebizitzak eta lokalak eskatu ahal izateko prozedura jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzak.

Eskabideak Etxebizitza Sailburuordetzara igorri behar dira eta, horrekin batera, eskatutako etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak, proiektuaren memoria eta elkartearen estatutuak aurkeztu behar dira.

Etxebizitzak eta lokalak 5 urterako lagatuko dira eta beste 5 urteko luzapen bakarra egin ahal izango da.

Sareen Sareak galdetegi labur bat egin zuen 2020an, erakunde sozialen etxebizitzen eta/edo lokalen beharrak identifikatzeko. Emaitzak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzara bidali ziren, eta sailburuordetza horrek prozedura hau prestatu du orain.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek proiektu sozialetarako azpiegiturak eskatu ahal izateko prozedura eta baldintzak aurkeztu ditu.

Prozedura EHSSko sareei aurkeztu zaie Etxebizitza Sailburuordetzaren bidez, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan. Babes publikoko etxebizitzak eta lokalak EHSSko erakundeei esleitzea da helburua, proiektu sozialen azpiegitura-beharrei erantzuteko.

Prozedura irekia da eta eskabideak Etxebizitza Sailburuordetzara bidali behar dira, administrazioak ezarritako edozein bide erabilita. Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskatutako etxebizitzaren edo lokalaren ezaugarriak: kokapena, azalera eta logela kopurua (etxebizitzen kasuan).
  • Proiektuaren memoria, gutxienez datu hauek jasota: helburuak, hartzaileak (profila eta jarduketa-eremua adierazita), jarduerak eta baliabideak (proiektua ezartzeko benetan erabil daitezkeen baliabide ekonomikoak adierazita).
  • Elkartearen estatutuak.

Proiektua eskatutako etxebizitzan edo lokalean ezarri beharko da ebazpena eman eta gehienez ere 90 eguneko epean, eta ezingo da egon erantzukizun publikoko katalogo eta zorroetan sartutako zerbitzuen hornidurarekin lotuta. Lagapenek 5 urteko epea izango dute, eta beste 5 urteko luzapena, hala badagokio. Prozedurari eta eskaera-baldintzei buruzko informazio osoa dokumentu honetan kontsulta daiteke.

Beharrak identifikatzea

Sareen Sareak erakunde sozialen arteko azpiegitura-premiei buruzko galdetegi labur bat egin zuen 2020an, antzemandako beharrak azpiegitura eskuragarriekin gurutzatu ahal izateko. Guztira, 40 erakunderen beharrak antzeman ziren 68 proiektutarako. Hori guztia Etxebizitza Sailburuordetzara igorritako dokumentu batean jaso da, une oro Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin lankidetzan egindako prozesu batean. Galdetegiaren emaitzak jaso ostean, EHSSko gizarte-azpiegituren beharrak identifikatu ahal izan dira eta eskaera-prozedura hau egiteko balio izan du.

Albiste sekzioaren argazkia

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen inguruko informazio interesgarri guztia eskura jartzen dizugu


Primer congreso tercer sector social Euskadi 2020 aplazado

banner suscripcion boletin eus

Open Government Partnership

Banner de la Jornada del tercer sector social de Euskadi

Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko eta erabiltzaileen nabigatze ohiturak aztertzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalakuntza onartu egin duzula esan nahiko du. Erabiltzaileak aukera du, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenak aldatuz disko gogorrean instalatzea ekiditea, webguneko nabigazioan zailtasunak eragin baditzake ere.

Ados